XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskarazko lehen CD-ROMa argitaratu da Gipuzkoan

TEKNIKA

Euskarak teknologia berria estreinatu du: CD-ROM delakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker (15 milioi pezeta), Elhuyar elkarteak Ezagutu Gipuzkoa CD-ROMa argitaratu du Izarraren Hautsa sailean.

Disko konpaktoren itxura duen honen helburua Gipuzkoa ezagutaraztea da.

Horretarako multimedia izeneko teknologiak erabili dira: testuak (500 horrialde inguruko informazioa), argazkiak (1.000) eta doinuak (30).

Irakurri ahal izateko Apple Macintosh ordenagailua eta CD-ROM irakurgailua behar dira.

Berrehun kopia argitaratu dira.

Bat Donostiako Mitxelena Kulturunean egonen da kontsultagai.

Gainerakoak Gipuzkoako liburutegi eta turismo bulegoetan banatuko dira.

Elhuyarrek bi urte behar izan ditu Ezagutu Gipuzkoa gauzatzeko.